Ipeñarrieta kalea 24, 6. baxua, 20700 Urretxu
943 53 44 62
688 696 526

Alpinismoa

Gasherbrum II espedizioa

Ibai Bengoak egindako dokumentala.

2006. urtean Karakorum mendilerroko Gasherbrum II (8034 m) mendira eginiko igoera Iosu Juan Llodio, Mikel Sasiain, Iban Silvar, Oier Plazaola eta Andoni Ormazabal, mendizaleekin.

Himalaya 2019 "Los chicos del Gorbea"

Angel Luis Salamanca, Ruben Gomez eta Ana Gracia Khumbuko bailaran izan ziren 2019ko udaberrian, lehenago iñork igo gabeko mendi baten gailurra zapaldu nahian. Gailurretik 10 metrora utzi behar izan zuten saiakera, baina bertara daraman bidea ireki zuten, “Los chicos del Gorbea” izena emanez.

NON
Khumbu bailara

NOIZ
2019 udaberria

NOR
Angel Luis Salamanca, Ruben Gomez eta Ana Gracia

Vignemale

Zeinen txiki ikusten zaitudan pareta erraldoi horien oinetara. Inurria dirudizu, gordeleku baten bila, bistatik galtzen zaitudan arte. Harri bat gehiago dirudizu orain, paisaiaren zati, eta ingurunearen isiltasunak amildu egiten zaitu pentsamenduetara. Eta izarrei begira joan naiz bidean, eta izarrek ere begiratu egin naute. Zer ari zara zu hor behean, inurri hori?

NON
Vignemale (Frantziar Pirineoak)

NOIZ
2018 udaberria

NOR
Joseba Iztueta

Jainkosa Turkesa

JAINKOSA TURKESA. Oinak lainoen gainetik eta izarrak eskuetatik gertu. Cho Oyu mendira eginiko igoera baten kronika. Pedro Garcia, Xabier Urrate eta Oier Plazaola mendizaleek grabatutako irudiak, zortzimilako mendi baterako igoera eta jaitsiera erakusten dituztenak.

NON
Cho Oyu (Himalaya)

NOIZ
2016 uda

NOR
Oier Plazaola, Xabier Urrate eta Pedro Garcia

Mendizaletasunaren Hizkuntza

Mikel Diez eta Joseba Iztueta Khan Tengri igotzen saiatu ziren 2016an. ez zuten gailurrera iristea lortu, baina haien esperientzia agertzen duen dokumentala duzue honakoa.

NON
Khan Tengri

NOIZ
2017 uda

NOR
Joseba Iztueta eta Mikel Diez

Nun dago Nun?

Xabier Urrate eta Mikel Diez mendizaleek Nun mendira eginiko igoeraren kronika kontatzen duen bideo-dokumentala.

NON
Nun

NOIZ
2017 uda

NOR
Xabier Urrate eta Mikel Diez