Film Laburrak eta Dokumentalak
Gasherbrum II espedizioa
Ibai Bengoak egindako dokumentala.
2006. urtean Karakorum mendilerroko Gasherbrum II (8034 m) mendira eginiko igoera Iosu Juan Llodio, Mikel Sasiain, Iban Silvar, Oier Plazaola eta Andoni Ormazabal, mendizaleekin.
Marierrauskin
Marierrauskin film laburra. 2018. urteko Bilbao Mendi Film Festival zinema jaialdiko sail ofizialean aurkeztua.
Istorio hau nonahi abiatzen da. Denok barne-barnean daramagun urruneko leku galdu horretan, mundua esnatzen den tokian. Marierrauskin da istorio honen protagonista, eta amaiera erromantikoetatik ihesi dabil; hala, zapaten metafora oinarrian dela, mendian atzera eta aurrera ibiliko da, gorabeheraz, gailurrez eta zuloz beteriko barne mundu horri aurre egiteko ahaleginean.
NON
–
NOIZ
2018 uda
NOR
Eli Unanue
Fandango
2017ko Bilbao Mendi Film Festivaleko Mendi Short lehiaketa irabazi duen film laburra. Fandango izenekoa. 2017. urtean Alpeetan eta Gabirian grabatua.
NON
Alpeak – Gabiria
NOIZ
2017 uda
NOR
Joseba Iztueta, Dani Lofthouse, Gorka Maiz, Ainhoa Mozo
Nun dago Nun?
Xabier Urrate eta Mikel Diez mendizaleek Nun mendira eginiko igoeraren kronika kontatzen duen bideo-dokumentala.
NON
Alpeak – Gabiria
NOIZ
2017 uda
NOR
Xabier Urrate eta Mikel Diez
Orain
Orain film laburra. Tolosako Udalak eta Bilbao Mendi Film Festivalek antolatutako 2018ko Mendi Tour jaialdiko Film Laburren lehiaketa irabazi duen bideoa. Filmak bizitzaz hitz egiten du, eta aurrera segi beharraz, eta aurrera jarraitzeko orainaldia bizitzeko beharraz, horretarako bidean galdu edo gelditu zaizkigun pertsona maite horien oroitzapenak indar bihurtuz.
NON
…
NOIZ
2018 udaberria
NOR
…
Khan Tengri - Mendizaletasunaren hizkuntza
Mikel Diez eta Joseba Iztuetak grabatutako irudiekin eginiko opor-dokumentala. Khan Tengrira eginiko espedizio bat du ardatz, eta nahiz eta gailurra zapaldu ez, bi mendizale goierritarrek irudi ederrak ekarri dituzte etxera.
NON
Khan Tengri (Tien Shan)
NOIZ
2018 uda
NOR
Mikel Diez eta Joseba Iztueta
Jainkosa Turkesa. Oinak lainoen gainetik eta izarrak eskuetatik gertu.
Cho Oyu mendira eginiko igoera baten kronika. Pedro Garcia, Xabier Urrate eta Oier Plazaola mendizaleek grabatutako irudiak, zortzimilako mendi baterako igoera eta jaitsiera erakusten dituztenak.
NON
Cho Oyu (Himalaya)
NOIZ
2016 uda
NOR
Oier Plazaola, Xabier Urrate eta Pedro Garcia