Mendi Lasterketak
EH Mendi Erronka 2019
2019ko maiatzaren 18an EH Mendi Erronka ospatu da Leitzan. Ion Azpiroz izan da lehen gizona helmugaratzen eta Uxue Fraile lehen emakumea. Errelebokako proba, berriz, Garazi Artolak eta Ibai Madinak irabazi dute.
Leharrei 2019
2019ko apirilaren 6an Leharrei Mendi Lasterketa burutu zen Gabirian. Lasterketako bideo ofiziala.
Leharrei 2018
2018ko apirilaren 14an Leharrei Mendi Lasterketa jokatu zen Gabirian. Bideo honetan jaso dugu lasterketaren nondik norako orokorra.
Koloreen magia - MMM 2017
2017ko uztailaren 9an ospatu zen MariMurumendi Maratoiko irudiak, Ehunmilak lasterketa zikloaren barrenean dagoen maratoia da.
Leharrei 2017
LEHARREI Mendi Lasterketa Gabiria zeharkatzen duen lasterketa bat da. 24km-ko luzera eta 1300m-ko desnibela duen ibilbidea da. Lasterketaren irteera eta helmuga Gabiriako herrigunean izango dira. Berezitasun gisa, aipatzekoa da lasterketa honen azken zatia aldapa gora izango dela. Diotenez, eliza eraikitzen ari zirela, harria garraiatzen zebilen mando bat leher eginda bertan geratu zen; hortik datorkio azken aldapa honi bere izena, eta, ondorioz, lasterketari.
Leharrei 2016
2016ko apirilaren 9an Leharrei Mendi Lasterketa jokatu zen Gabirian. Hemen duzuena, lasterketako BIDEO OFIZIALA da. Irudiak honako lekuetan hartutakoak dira: Gabiria – Trapata – Aizaleku – Otaño eta bideko hainbat puntu desberdinetan erebai.
Ehunmilak 2015 - Txorien begietatik
Ehunmilak txorien begietatik ikusita. Eskerrikasko Jon, Ane, Iñaki eta Mikeli. Ehunmilak like a bird. Ehunmilak a vista de pájaro. Izazpi, San Adrian eta Murumendiko irudiak. Azken honetakoak Mari Murumendi lasterketakoak.
V. Goierri Garaia Mendi Lasterketa
V. Goierri Garaia Mendi Lasterketa. Urretxun eta zumarragan.
EH Mendi Erronka 2014
EH Mendi Erronka 2014. Bideo ofiziala.
IZAZPIKO IGOERA (2016-05-08)
Ezkioko erronka. Maiatzaren 8an egin zuten proba, Pello Garinek ezarritako errekorra haustea helburu.
Goierri Garaiko Mendi Lasterketa 2014
Urretxu eta Zumarragako inguruetan burutzen den lasterketa da, Izazpi, Beloki eta Irimo mendietako gailurrak zapalduz. 2014-ko edizioa, Uztailaren 5ean ospatu zena, atsaldeko 5etatik hasita.