Otañotik Aizkorrira begira
Gaur goizean, Otañon izan gara, Aizkorriri argazkiak ateratzen, eta bide batez, bideo hau grabatu degu. Eguzkia irteten ari zen unean, irratian Haurtxo txikia sehaskan dago abestia jarri dute, eta zoragarria izan da Aizkorri eta inguruko mendi guztiak esnatzen ikustea.